XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den arazo hau ez da bakarrik eman antropologian.

Egun, oraindik ere, zientziako arlo askotan giza zientzilariaren eta benetazko objektibitatearen arteko benetazko harremana defendatzen eta zabaltzen da.

Ez gara hemen hasiko benetazko objektibitatea eskuratzeko zer problemak dauden ikusten baina antropologian eta era berean Giza Zientzietan oso urruti daudela gune horretara iristeko, sikeran hurbiltzeko, garbi dago.

Beste era bateko objektibitatearen bila joan behar dugu.

Honegatik aberasgarriagoa da edo hobeto zehaztuta dago etnografiaren izaeraren Geertz-ek ematen digun definizioa.

Berak bi oinarri ematen digu, bata, interpretación eta biga, recolección de datos.

Interpretazioa egiteko eredu bat beharko da. Datuen bilketa-ereduak zuzendu beharko du eta behin horren aukera egin dugunean oso zorrotzak izan beharko dugu.

Zorrotza esaterakoan zera esan nahi dugu; datuak ongi zehaztu behar ditugula, hau da, adibidez non, noiz bildu ditugun, ezaugarriak eta abar.

Orduan, helburua ez da izango la mayor fidelidad bilatzea baizik eta eredu posible eta ulergarri bat azaltzea, jakin eta beste batzuek izan litezkeela eta denak onargarriak eta berdinak ez direla.

Hau epaitu beharko duten iritziak zeintzuk izango diren orain azaltzea oso klonpexua eta zabala izango litzateke eta gainera artikulu honetatik at geldituko litzateke.

Beraz, eredua hautatuta, etnografia egiterakoan hiru gai bereiztu behar ditugu; objektua, lekuan lekuko ikerlana eta etnografia-idazkera.

Honek ez du esan nahi hiru faseak desberdinak direla edo bata bestearen atzetik doazela, aldrebes, hirurak oso batuta daude elkarri eraginez.

Baina etnografia aztertzen eta atalbanatzen ari garenez sailkapena beharrezkoa egiten da.

Dena den sailkapen horren elementu bakoitzak dituen ezaugarriak ez dagozkio antropologiari bakarrik, baita beste giza-zientziei ere.

Objektuari buruz gauza handirik esateko ez dago.

Hau herri bat edo batzuk, gizarte bat edo batzuk, kultura bat edo batzuk, horien zati bat edo batzuk eta abar izan litezke.